Serorinbordako gaztak lehenengo saria

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Urriaren 24an Lurraren eguna egin zen Beran. Bertan, Bortzirietako XVIII. gasna lehiaketa izan zen. Margari Madariagaren gazta izan zen hoberena. Hamahiru gazta aurkeztu ziren eta Margarik, lehenengo saria eraman zuen, 150 euroko saria. Lehenengo aldia du Margarik Lurraren eguneko gazta lehiaketara aurkezten dela, nahiz eta bertzelako baserriko produktuekin hornitutako postu batean ez duen estreineko aldia Berako ekitaldian egoten dela. Zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun