Bi bilera egin ostean, joan den asteartean hasi zen eskulan ikastaroa Zahartxokon. Aurten ere, bi txanda izanen dira eta Pui iruritarra ariko da irakasle lanetan. 17:30etatik 21:30etara bi orduko bi saio eginen dira aurten ere. Hamabortz inguru lagunez osatutako taldeak hasi du aurten ere ikasturtea