Norberto Trantxeri omenaldia

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

TTIPI TTAPA

Aspaldian Irunen bizi den pilotazale igantziar bat omenduko dute Irunen heldu den azaroaren 28an: Norberto Trantxe. Laister beteko ditu Norbertok 75 urte eta berak sortzen lagundu zuen Ramuntxo Trinkete Elkartea ari da antolatzen omenaldia. Urte guzi horietan hurbil izan du pilota eta zilegi da orain, oraindik pilotari gaztez inguratua dagoenean, Bidasoaldeko pilotazaleen omenaldia jasotzea. Informazio gehiago kirol orrietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun