Patxi Irazoki

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

TTIPI TTAPA

Argazkian, aurtengo bestetako bertso-pilota ekitaldian ageri den Patxi Irazokik kiroletarako dituen dohaiak aspalditik ditugu ezagunak. Gogoan dauzkagu gazte mailan mendi bizikletaz egin zituen laisterketak. Urte haietako batean Obanosen jokatutako Nafarroako Txapelketan azpitxapeldun gelditzea ere lortu zuen, orain hain famatua den Koldo Gil txirrindulariaren gibeletik. Kontua da azken bolada honetan bertze kirol baten inguruan dabilela, laisterka hain zuen. Guk dakigula behinik behin, deus gutti entrenatzen du. Halere, inguru honetan egiten diren bi laisterketa ezagunenetan, Sarako Kontrabandisten Proban eta Lizuniagako Igoeran 6. egitea lortu du. Pixka bat prestatuz gero zer egiteko gai den jakin nahiko genuke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun