Udazkenero ohikoa denez, ikastaro sukarra daukagu azken asteotan Igantzin. Denbora batetik aunitz aldatu dira kontuak eta gero eta garrantzi gehiago ematen zaio aisialdiari. Eta jakina, negu partean egin beharrekoak orain antolatu behar izaten dira. Haurrak hasiak dira pilotan, solfeoan, musikan…, eta aurten, berrikuntza gisara, dantzan ere ari dira batzuk bi taldetan banatuak, jazz deituriko ikastaroetan. Helduak, berriz, urteroko ikastaroetaz gain (eskulanak…) yoga ere egiten hasiak dira, Lesakako Begoña Alzugarairekin. Oraingoz zortzi lagun omen dira joaten direnak, astearte eta ortzegunetan ordu t´erdiz. Iduri du azken honek urtero egiten zen soinketa edo gimnasiari kendu diola lekua, zaila omen baita bientzat jendea izate