korrikalari lesakarrak meritu haundiko hirugarren postua eskuratu zuen urriaren 17an egin zen Donostiako Herri Lasterketan. Bere aitzinetik, Martin Fiz haundia eta gaur egun fondo erdi luzean euskal atleta onena den Ivan Sanchez bakarrik sailkatu ziren 15 kilometroko lasterketaren ondotik. Guzira 1.400 korrikalarik parte hartu zuen Donostiako lasterketan.