Udalean lan egiteko modua

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Udalean lan egiteko modua aldatzeko bilera egitea eskatu dio Onin taldeak EAJ-EAri. Onineko kideek alkatearen jarduteko modua kritikatu zuten irailaren 17ko batzarrean, «izan ere batzordetan aztertu beharreko gai garrantzitsuak batzordetik kanpo eztabaidatzen segitzen dira». Onineko zinegotziak kexu zeuden argiteriaren proiektua eta Antoiu 13ko afera hirigintza batzordetik pasatu ez zirelako. Alkateak erantzun zuen erranez udalaren funtzionamendua hurbiletik ezagutzeko, egunero agertu behar dela bertara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun