Urrian Saharari elkartasuna erakutsi dio herriak. Hilabete osoan argazki eta material erakusketa izan zen Beti Gazte elkartean. Urriaren 27an, bideo emanaldia eta solasaldia eskaini zuen Ibrahim Saleem sahararrak, argazkian. Egia da ekitaldira ez zela jende aunitz agertu, baina aski interesgarria suertatu zen. Leitzan bizi den Senia Ahmed sahararra ere bertan izan zen. Akautzeko, joan den igandean musika jaialdi ederra eskaini zuten Saharako eta Euskal Herriko taldeek pilotalekuaren ondoko aparkalekuan.