Elkarrizan bolondresen elkartea

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Beran beharra duen jendeari laguntzeko sortu den Elkarrizan Elkartea aurkeztu berri da. Elkarrizan Elkartea Berako Udaleko Gizarte Gaietarako Batzordeko Bolondres azpibatzordetik sortu da eta herrian beharra duen jendea, adinduak, gaixo edo bakarrik bizi direnak, bertzeak bertze, borondatez laguntzeko prest dagoen jendea biltzea du helburu. Elkarte berri honen lehendakaria Marian Biurrarena izanen da. Momentuz Lurraren Egunean ezagutzera emateko eta bolondres berriak biltzeko baliagarria izan den mahaia jarri eta Zahar Etxeko kideak paseatzera atera dituzte. Azaroan boluntarioei oinarrizko formakuntza eskainiko zaie eta horretarako 10, 17 eta 24an hitzaldi zikloa antolatu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun