Drogomenpekotasunari aurre egiteko plana abiatu du Askagintzak

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Udala, Askagintza erakundeak lagunduta, drogomenpekotasunari aurre egiteko plana garatzeko lehenengo urratsak ematen ari da. Plan hau garatzeko, diagnosi fasea da lehenengo pausua, hau da, herriko egoera edo errealitatea zein den ezagutzea, eta ondotik ekimen eta prebentzio programa garatuko dira. Zeregin honetan Leire Zumeta, Aiora Perez de San Roman eta Amaia Pando Askagintzako kideak ari dira Txus Congilen gidaritzapean. Momentuz, arlo desberdinetan lanean ari diren 50 herritarrei galdeketa egin zaie eta abenduan, lortutako informazio horrekin, diagnosia eginen da. Berako planaren diseinua urtarrilean eginen da eta otsaila eta martxoan aurkeztuko da ikerketa honen emaitza

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun