Bortzirietako azienda onenak sarituko dira

TTIPI TTAPA 2008ko ots. 27a, 11:58
TTIPI TTAPA

• Asteazkenean Baserritarren Eguna eginen da

Aspaldiko urteetan bi egun izan ditu Lesakako feriak. Asteazkenean, Merkatu Eguna izenekoa egin izan da eta azken urteotan ajoarriero lehiaketa eta musika izan dira. Aurten, izena aldatu eta Baserritarren Eguna eginen da asteazkenarekin eta egun hori indartu nahi izan da. Komunalari buruzko solasaldia izanen da eta feria guzietan izanen den karpan, sagardo kupela, talogileak eta bertzelakoak izanen dira animazioa jartzen. Ortzegunean ohiko egitaraua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun