Ane Bergara beratarra hemeretzi urtez beheitiko Munduko txapelketan

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 26a

Ane Bergara kontent, Tailandiara joan aitzinetik. TTIPI TTAPA

Thailandian hasia da txapelketa

Duela pare bat hilabete Europako 19 urtez beheitiko futbol txapelketa irabazi zuen Espainiako selekzioarekin Ane Bergara, 17 urteko futbolari beratarrak. Orain, Thailandian hasia den Munduko futbol txapelketan ari da. Lehenbiziko faseko lehen partida azaroaren 11n jokatu zuten Errusiaren kontra, 14an Korearen kontra aritu ziren eta 18an talde gogorrenaren kontra, Estatu Batuen kontra aritzekoak dira. Aitzinera egiteko multzoko lehen bi postuetako batean sailkatu behar da Espainiako selekzioa eta horren itxaropena bazuen Ane Bergarak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun