Jon Bru beratarra Portugaletik Kaikura

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 26a

TTIPI TTAPA

Jon Bru txirrindulari beratarrak Nafarroako talde batean profesionaletan aritzeko aukera izanen du. Orain arte Portugaleko La Pecol taldean ari zen, baina azaroaren 9an aurkezpena egin zuen Kaiku talde nafarrak aukera eskaini dio etxetik hurbilago profesionaletan aritzeko. Hau idazterakoan, Patxi Vila Lampreren deiaren zain zegoen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun