Igantziko Eskolarekin duen urteroko hitzordua beteko du heldu den astean Xorroxin Irratiak. Azaroaren 22, 23 eta 24ean izanen dira irratsaioak, 107,8 FM frekuentzian oker ez bagaude. Ordutegia da aurten aldatu egin dena. Orain arte gehienetan goizetan izaten zen irratsaioa, baina aurten 14:30tik 16:00ak arte izanen da 22 eta 23an, eta 24an goizeko 11:15tik 12:50ak arte. Herritarrek ere eurekin aritzeko zenbait lehiaketa prestatzen dituztenez, adi egon eta deitu!