Albinte berria kontratatzeko lehenbiziko pausuak ematen ari da Udalbatza

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 26a

Aspaldidanik komentatzen da herrian albintearen beharra badela. Kruzito Ariztegi jubilatu zenez geroztik -urteak joan dira- albinterik gabe dago Igantzi. Bada, joan den ortziralean egindako hilabeteko bilkuran onartzekoa zuen Udalbatzak albinte berria kontratatzeko deialdia. Prozesu luze baten hasiera bertzerik ez da, baina litekeena da 2005ko hasieran aurkezten diren lagun guzien arteko probak egitea eta uda aldera dagoeneko albinte berria lanean hasia izatea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun