Musikariek azaroaren 22an ospatuko dute beraien zaindariaren eguna. Astelehen horretan, musika eskolak kontzertua eskainiko du Herriko Etxean 18:00etan. Ondotik, musika bandak ere bere emanaldia eskainiko du. Azaroaren 27an, berriz, musika bandak, txistulariek, akordeoilariek eta trikitilariek kalejira eginen dute arratsaldean eta elkarrekin afalduko dute.