Arkupe elkartearen txapelketen finalak.

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 26a

TTIPI TTAPA

Urriaren 30ean jokatu ziren Arkupe elkarteak antolatutako emakumezkoen paleta-goma eta gizasemeen pala-motza txapelketen finalak. Emakumeen artean, Lizarrako bi bikote ailegatu ziren finalera eta Mari Paz eta Susanak 30 eta 24 irabazi zieten Asun eta Maiteri. Final honen maila nabarmentzeko aipatu behar da bi atzelariak, Susana Muneta eta Maite Ruiz, Munduko txapeldunak izanak direla. Pala motzean, Iruñeko Urriza eta Manexek 40 eta 37 irabazi zieten Oiartzungo Antxin eta Ormaetxeari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun