Azaroaren 27an eginen da Bortzirietako Gazteen Bai Euskarari Eguna

TTIPI TTAPA 2008ko ots. 26a, 14:30

Bortzirietako Gazteon Bai Euskarari Eguna azaroaren 27an Azaroaren 27an Lesakan eginen da Bortzirietako Gazteon Bai Euskarari Eguna. Berako Gazte Asanbladak, Lesakako Gaztik, Arantzako Gazte Asanbladak, Etxalar eta Igantziko gazteek eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatutako ekitaldi honetan, gazte jokuak eginen dira goiz eta arratsaldez. Goizean herrika antolatuko dira neska eta mutilez osatutako taldeak eta joku ezberdinak egin ondotik, gisadu txapelketa eginen da. Bazkalondoan jokuekin segituko dute eta eguna borobiltzeko kontzertua izanen da. Ekitaldi honekin Bortzirietako gazteek Bai Euskarari akordioari euren atxikimendua adieraziko diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun