Sukaldaritza eta irrati ikastaroak antolatu ditu Herri Eskolak

TTIPI TTAPA 2008ko ots. 26a, 14:28

Herri Eskolak bi ikastaro antolatu ditu udazken honetarako. Sukaldaritza ikastaroa antolatu du Herri Eskolak Udalaren laguntzarekin. Kasinoko Imanol Elizalde izanen da irakaslea eta asteazken honetan, azaroak 17, hasita, bi orduko hamabi saio eginen dira.

Bertze aldetik, irratsaio bat nola egiten den ikasteko aukera eskaini du Xorroxin Irratiarekin batera eta Udalaren laguntzaz. Azaroaren 20an hasita lau orduko hiru saio eginen dira. Atxaspi ostatuan eman behar da izena azaroaren 18a baino lehen, horretarako 5 euro ordainduta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun