Izan zen duela 10-12 urte gure zonaldean behar den bezalako ikastetxe nagusi bat sortzeko aukera. Horretarako ikastetxe guztiak bilera batetan elkartu ziren, ikastetxe nagusi hori denen artean eta adostasunez diseinatzeko intentzioakin.
Bainan ez zen lortu. Ez ziren ados jarri. Eta bi proiektu desberdinetan banatu ziren: batetan bi ikastolak bildu ziren “Labiaga” proiektuan. Bertzean gainontzeko ikastetxeak bildu ziren “Toki Ona” proiektuan.
Geroztik “Labiaga” borrokan dabil ez duelako bere proiektua legeztatzea lortzen. “Toki Ona”k berriz ezin du bere eskeintza guztia martxan jartzen ahal ez delako nahiko ikasle kopururik elkartzen.
Gurasoen aldetik berriz, hauxe ikusten dugu: alde batetik “Labiaga” eta “Toki Ona” proiektuen artean aukeratzen ahal izatea abantaila bat dela guretzat. Bainon bertze aldetik bi ikastetxe izate horrek desabantailak ere ekartzen dituela ikusten dugu: ez dagoelako ikasle nahiko elkartzen, ez ikastetxe batean ezta bertzean, baliabide batzuk eskeintzen ahal izateko.
Adibidez:
- Nere seme/alaba DBH 2. mailan gaizki dabil, eta ez dut errepikatzea nahi. Ba, aukera bat badago DBH 3. maila berezi bat sortzeko bera bezala dauden bertze ikasleekin, eta horrela aintzinago gainontzekoen martxa hartzen ahal izateko.
- Gauza bera gertatzen ahal da DBH 4. mailan: talde berezi bat sortu ez gero titulua lortzeko aukera izanen luke.
- Ikasgai konkretu batzutan zailtasunak dituzten ikasleek harreta berezia jasotzen ahal izanen zuten, ikasleen kopurua nahikoa balitz.
- Ikasleek urtero hautatzen ahal dituzten aukerako ikasgaiak zabalagoak izanen ziren, zenbat eta ikasle gehiago izan.
... eta horrela bertze baliabide gehiago, non eta ikasle kopuru zabala behar den martxan eman ahal izateko.
Laburbilduz, azkeneko 10-12 urtetatik honat gure zonaldean bi arazo gelditu zaizkigu:
Bat: “Labiaga” proiektuaren alde daudenen borroka, eta hauek beren proiektua aurrera ateratzeko daukaten eskubidea.
Bi: Gure umeak ahal bezain ongi atendituak izatea dugun eskubidea, eta hori oraingo egoera banatu honetan ez da lortzen. Ikasle guztiak elkarturik heziketa hobeagoa izanen zutelakoz... eta hori da nahi duguna: baliabide guztiak hezkuntza hobeago baterako.
Nola moldatu bi arazo hauek? nola uztartu bien arteko irtenbide bat?; Ez ote da egoera hau osotasun batetik hartu behar eta ez ikastetxe bakoitzaren interesetatik?. Ez ote dute ikastetxeek haien artean moldaketa bat bilatu beharko? (10-12 urte atzera eginez); Gurasoek kapaz gara behar dugun hori eskatzeaz?; Herrietako Udalek ere ez ote dute zertxo bait laguntzen ahal?
Gure zonalde honetan arazoak ditugu. Hitz egin beharko ginuke GUZTIENTZAT hoberena zer den bilatzeko. Bildu beharko ginateke. Eztabaidatu beharko ginuke. Guztion arazoak dira. Gurasoak, zer diozue?...
Guraso batzuk.