Osasunbideako sindikatuek landa eremuetako osasun zentroen egoerarekin ez daude ados. Hori salatu nahi izan zuten otsailaren 19an egindako protestan. AFAPNA, CCOO, ELA, LAB, SATSE, SMN, UGT eta USAE sindikatuen ustez ez da bete iazko abenduaren 13an Administrazioarekin sinatutako hitzarmena. Akordio horretan, errefortzuko langileen lan-baldintzak hobetzea eta poliki-poliki osasun zentro gehiagotan larrialdi zerbitzuak jartzeko azterketak egitea eskatu zuten sindikatuek. Gisa berean, errefortzu langile hauen kontratuak «esklabistak» direlakoan daude, urtean 3.000 ordu baino gehiago lan egin arren, 450 ordu bertzerik ez dituztelako kotizatzen. Nafarroako landa eremuetako osasun zentro guzietan langilego eskasia dela ere aipatu zuten sindikatuek, ez langileak falta direlako, proposatzen zaizkien lan-baldintzengatik baizik. Bera, Doneztebe, Elizondo eta Lesakako Osasun Zentroetan bat egin zuten mobilizazioarekin.