Emakumeen Egunaren harira, hainbat ekimen Bortzirietan

TTIPI TTAPA 2008ko ots. 22a, 10:27
TTIPI TTAPA

Martxoaren 5etik 13ra bitarte hainbat ekitaldi eginen dira

Emakumeen Nazioarteko Eguna da martxoaren 8a, eta horren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu Bortzirietako Berdintasun Arloak, Emakumeok badugu zer ikusirik lelopean. Herriz-herri eginen diren ekitaldien artean zine-foruma dago, emakumeen historia eta istorioen inguruan bortz herrietan eskainiko den filma sorta.

Etxalarren hasiko dute itzulia zine emankizunek. Martxoaren 6an Kultur Etxean 20:00etan Emakumeon historia irudietan bideo bilduma ikusi ahal izanen da, eta 20:30ean Isabel Coixeten Mi vida sin mí filma. Biharamunean, Lesakan Erabilera anitzeko gelan, Emakumeon historia irudietan bideo bilduma ikusteko aukera izanen da 20:00etan, eta 20:30ean Almodovarren Volver filma.

Martxoaren 8an, Berara ailegatuko da Emakumeon historia irudietan bilduma. 20:00etatik aitzinera izanen da Kultur Etxean, eta ondotik, Memorias de Antonia filma ikusgai izanen da.
Martxoaren 12an, Igantziko Zahar Etxean hartuko du lekukoa Emakumeon historia irudietan bideo sortak. 20:00etan hasiko da eta ondotik, 20:30ean, Hoganen La boda de Muriel filma eskainiko da.
Azkenik, martxoaren 13an Arantzan izanen da ikusgai Emakumeon historia irudietan bideo bilduma, hau ere, 20:00etan. Ordu erdi beranduago, Fuego izeneko filma eskainiko da.
Bertzalde, Bortzirietako Berdintasun Arloarekin elkarlanean, Berako Uxua Emakume Taldeak erakusketa eginen du emakumeek egindako lanekin. Martxoaren 5ean erakusketako lanak bilduko dituzte, eta biharamunean zabalduko dute, 18:00etan. Ordubete beranduago, Mujer de mil caras ipuina eskainiko da.
Martxoaren 7ko arratsaldean ere irekiko dute erakusketa, 6etatik 7etara. Aipatutako Memorias de Antonia filmaren ondotik 21:30ean afaria izanen da Zubiondo jatetxean. Izen ematea 948 625472ra deituta. Martxoaren 8an, erakusketak hartuko du protagonismoa, goiz arratsaldez irekita egonen baita, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Martxoaren 9an ere zabalik egonen da eta hurrengo egunean itxiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun