Beti Gazteren batzarra otsailaren 29an

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 22a

Ortziral honetan, otsailaren 29an, 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean, eginen du Beti Gazte elkarteak urteko batzarra. Iazko batzarraren akta eta, bidezkoa bada, onartu ondotik, 2007ko ekitaldiak eta kontuak aztertuko dira, gero 2008ko ekitaldiak eta aurrekontua begiratuko dira, kuotak eguneratu eta zuzendaritza batzordea berrituko da, eskari-galderen txandari bide emateko. Ondotik, lunch-a eskainiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun