Erika Lagoma herritarra da Nafarroako bertsolari txapelketako lehen finalista, Txantrean otsailaren 16an egindako finalaurrekoan nagusitu ondotik. Saio berean hirugarren izan zen Xabier Terreros eta puntuazioaren arabera, finalerako sailkatzeko aukerak baditu oraindik. Joan den larunbatean, Lekunberriko finalaurrekoan aritzekoak ziren Iñigo Olaetxea eta Joxe Juan Zubieta Etxabe, eta larunbat honetan, martxoak 1, Beran ariko da Juan Mari Lopez, denak Elizondon martxoaren 15ean eginen den finalerako txartel bila.