Udal igerileku estalia larunbatean inauguratuko da

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 22a

Udal igerileku estaliak eta kiroldegiak larunbatean, martxoaren 1ean, irekiko ditu ateak. 13:00etan eginen da jendaurreko inaugurazioa, baina aitzinetik, 11:30 aldera, erakunde, elkarte eta instituzioetako gonbidatuek ikusiko dute kiroldegia. 16:30etik aitzinera, jendeak normaltasunez erabili ahal izanen du kirol instalazioa. Gainera, hasiera batean eguerdian itxiko zela iragarri bazen ere, astegunez goizeko 9etatik 22:00etara zabalik izanen da segidan, larunbatetan 10etatk 14etara eta 17etatik 21etara eta igandetan10etatik 14etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun