Ibardingo Plan Estrategikoari laguntza

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 22a

TTIPI TTAPA

Ibardingo Merkatari eta Zerbitzuen Elkarteak 1,1 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du. Eskaintza komertziala turismoa, aisia eta ingurumen jarduerekin zabaldu eta osatzea da helburua. Nafarroako Toki Administrazioko kontseilaria den Amelia Salanueva otsailaren 12an Ibardinen izan zen eta dirudienez, Gobernuak Ibardingo Plan Estrategikoak aurrera egiteko laguntza emanen du. Plan honek Ibardingo zerbitzuak eta azpiegiturak hobetu eta zabaltzeko neurriak hartzen ditu kontuan. Komertzianteek bertan dauden ur arazoak eta saneamendu sarean egiten ari diren lanak azaldu zizkioten kontseilariari, baita urak biltzeko obrak egin eta arazketa eraginkor baten beharra ere. Merkataritza guneak Plan Estrategikoaren barnean dauden azpiegitura batzuk martxan ditu dagoeneko, adibidez, diru-iturri den gasolindegia. Planak, gainera, azpiegituren egokitzea eta hobekuntza eta ingurumen natural eta komertzialaren antolamendua hartzen ditu barne.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun