Otsailaren 28an, martxoaren 6an eta 13an, komunitatean drogen mendekotasunei aurrea hartzeko ikastaroa burutuko da. Droga eta drogen mendekotasunei buruz oinarrizko formazioa eskainiko da, Herri Planaren prebentzio egitasmoak aztertzearekin batera. Edukiei dagokionez, mendekotasunak, droga motak, bilatzen diren eta bilatzen ez diren efektuak, arriskuak, tolerantzia, mendekotasuna, kontsumitzeko moduak, kontsumitzaile motak, babes eta arrisku faktoreak... jorratuko dira. Drogen fenomenoa Beran zertan den ere aztertuko da.