Udal arkitektoa kontratatzea erabaki du Udalak

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 22a

EA, EAJ eta Aralarren aldeko botoekin eta EAEren kontrakoekin onartu zen mozioa

Udal arkitektoa kontratatuko du Herriko Etxeak. Horrela erabaki zuen udalbatzarrak urtarrilaren 31ko bilkuran EA, EAJ eta Aralarren aldeko zazpi boto eta kontrako lau botorekin—ANVrenak–. 2008ko aurrekontuetan hirigintza alorrerako aholkularia kontratzea aurreikusia da, «asistentzia kontraturako 60.000 euroko gastuarekin». EA, EAJ eta Aralarrek, ordea, aholkulariaren proposamena baztertu eta udal arkitektoa, udal-langile modura, kontratatzearen beharra aipatuz bertze mozioa aurkeztu zuten aipatutako plenoan. Horrekin udal kudeaketa hobetuko pentsatzen dute oposizioko hiru taldeak. Lesakako Udalarekin batera hartu nahi da langilea, horrek gastua ere murriztuko lukeelako. Ordutegia bi Udalen artean finkatuko litzateke eta A mailako soldata eta %35eko osagarria izanen luke. Udal bakoitzak zehazten dizkion lanak eginen lituzke. Alkateak, bere aldetik, hirigintza lanak ez gibeleratzeko urtebeterako laguntza-kontratua egitea proposatu zuen.

Idazkariak, berriz, hirigintza zerbitzurako laguntza-kontratua martxan dagoela adierazi zuen, nahiz eta gastua ez konprometitua izan. Edonola ere, EA, EAJ eta Aralarrek aurkeztutako mozioa onartu zen, eta udal arkitektoa kontratzea erabaki da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun