Asteburu honetan abiatu da Lesakako Batzoki elkarteak hirugarren urtez antolatu duen Bortzirietako frontenis txapelketa. Lehenbiziko jardunaldi honetan, orokorrean partida borrokatuak eta parekatuak ikusi dira eta hauexek izan dira emaitzak:
Larunbateko partidak
Otazo eta Petrik, 20; Legasa eta Mitxelenak 25.
Iñaki eta Urtzik, 13; Libo eta Landerrek, 25.
Del Pozo eta Martinezek, 16; Martinez eta Martixalarrek, 25.
Galarregi eta Alberrok, 24; Egues eta Romanok, 25.
Igandeko emaitzak
Igandean, berriz, Julen eta Imanolek, 15; Mitxelena eta Telletxeak, 25.
Apezetxea eta Bañaresek, 13; Almandoz eta Aiestaranek, 25.
Jokin eta Santik, 25; Zapirain eta Anduezak, 9.
eta Maia eta Mitxelenak, 16; Pikabea eta Iturriak, 25.
Bigarren jardunaldia hurrengo asteburuan
Heldu den asteburuan bigarren jardunaldia jokatuko da Lesakako udal pilotalekuan. Larunbatean, otsailaren 23an, goizeko 9etan, Galarregi eta Alberro, Iñaki eta Urtziren kontra ariko dira. Arratsaldeko 5etatik aitzinera berriz, hiru partida izanen dira: Almandoz eta Aiestaran, Mitxelena eta Telletxearen kontra; Martinez eta Maritxalar, Pikabea eta Iturriaren kontra eta Del Pozo eta Martinez, Maia eta Mitxelenaren kontra.
Bigarren jardunaldi honetako partidak, otsailaren 24an, igande arratsaldeko 5etatik aitzinera ere jokatuko dira: Apezetxea eta Bañares, Julen eta Imanolen kontra; Legasa eta Mitxelena, Zapirain eta Anduezaren kontra; Otazo eta Petri, Jokin eta Santiren kontra eta Egues eta Romano, Libo eta Landerren kontra.