Ikastaroak droga eta drogen mendekotasunei buruz oinarrizko formazioa eskaintzeko helburua du, Berako Herri Planaren prebentzio egitasmoak aztertzearekin batera. Edozein herritarri zuzendua dago, eta hiru saiotan landuko da.
Drogen fenomenoa Beran
Edukiei dagokionean, drogak eta mendekotasunak landuko dira, droga motak, bilatzen diren eta bilatzen ez diren efektuak, arriskuak, tolerantzia, mendekotasuna, kontsumitzeko moduak, kontsumitzaile motak zein babes eta arrisku faktoreak. Era berean, drogen fenomenoa Beran zertan den aztertuko da, Berako herriak dituen ezaugarriak eta herri planeko prebentzio egitasmoak ere ezagutzera emanen dira. Fenomenoa aztertzeko beharrezkoa da substantziak, pertsonak eta testuinguruaren ezaugarriak kontuan izatea, eta hiru oinarri horien gainean jardungo dira.
Hiru ortzegunez
Ikastaroa hiru ortzegunez eginen da, kiroldegian: otsailaren 28an, martxoaren 6an eta 13an, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara. Izena emateko epea otsailaren 26ra arte dago zabalik 690 091 185 telefonoan, edo askagintza@askagintza.com helbide elektronikoan.