Berako Kultur Batzordeak eta Ricardo Baroja Guraso Elkarteak otsailaren 23rako, larunbata, Artisautza eta Eskulan ikastaro bat antolatu du Ricardo Baroja Ikastetxean. Ikastaro hau, lau eta 12 urte arteko neska-mutikoentzat zabalik dago. Ikastaro honetan hainbat lantegi egin ahal izanen dira, bertzeak bertze, aurpegi margoketa eta ile apainketa, bitxigintza, hondarrezko artelanak eta globoflexia.
Ortzirala baino lehen apuntatu behar da
Apuntatzeko epea ortziral honetan, otsailaren 15ean akautuko da. Horretarako, Ricardo Baroja ikastetxera joan behar da, goizeko 10etatik eguerdiko ordubatera.