Berako Gure Txokoa elkarteak otsailaren 2an antolatu zuen mus txapelketan 56 bikote apuntu ziren, Bortzirietako herri guzietatik. Txapeldunak Etxalarko Lurdes Galarregi eta Edurne Elizagoien izan ziren, eta txapelak eta 400 euro eskuratu zituzten. Azpitxapeldun, Xalba eta Ganix Zubieta Berako aita-semeak izan ziren. Hauek, lau lagunentzako asteburua irabazi zuten Hiruak bat elkartearen landa etxe batean. Hirugarren postua Manuel Telletxea eta Xabier Berroeta “Koxme” etxalartarrek lortu zuten. Zubiondon bi lagunendako afaria izan zuten saritzat. Laugarren postua Berako Iñaki Legazkue eta Etxalarko Agirentzat izan zen, eta hauek Zalainen bi lagunendako afaria eskuratu zuten.
martikoko bi lote
Martikoko 2 loten zozketa ere egin zuen Gure Txokoa elkarteak txapelketara hurbildu zirenen artean eta hauek Xurdo eta Andoni Martinezentzat izan ziren. Giro polita izan zen Iamotenean, adin guzietako bikoteak parte aritu zuten. Gure Txokoa elkarteak eskerrak eman nahi dizkie txapelketa honetan lagundu duten guztiei.