Frontoia estaltzeko dirulaguntza

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 8a

TTIPI TTAPA

Nafarroako Gobernuak Kirol institutuaren bitartez, pasa den urtean tokiko zenbait entitate eta elkarte diruz lagundu zituen. Ia bederatzi milioi euro eman zituen kirol instalazioak eraiki, haunditu edo moldatzeko. Guztira 38 proiektu lagundu zituen, banaz bertzeko gastuaren lautik bat ordainduz. Arantzako Udalak ere jaso du laguntza horren zati bat, zehazki, 12.241 euroko dirulaguntza jaso du frontoi estaliaren itxidurarako lanak aitzinera eramateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun