Ludoteka zerbitzua

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 8a

Herrian ludoteka zerbitzua eskaintzen da goizez. Halere jakina da, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak ludoteka egitasmoa abian paratu zutela irailean arratsaldetan. Haurrek beren denbora librea gozatuz ikasteko modu bat da. Herriko neska mutikoek parte hartu zuten, eta arrakasta izan zuen arratsaldeko ludoteka zerbitzuak. Urte hasieratik hiru eta zortzi urte bitarteko bederatzi haur daude astearte eta ortziral arratsaldetan, 16:00etatik 17:30era. Julen Zelaieta eta Maitetxu Goia hezitzaileak ari dira lanean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun