Aitzineko alean aipatu genizuen, bortz lagunek eman zutela udal langile izateko deialdian izena. Zehazki, bi aranztar, igantziar bat, etxalartar bat eta lesakar bat dira deialdian izena emandakoak. Hautatze probak urtarrilaren hondarrean hastekoak ziren, baina azkenean, gibeleratu egin dira. Hala, aste honetan hastekoak ziren langilea aukeratzeko azterketak egiten. Langileak, bertzeak bertze, herriko hainbat zerbitzuren mantentze lanak eta kontrola egin beharko lituzke, eta horrekin batera, Udalaren bandoak eta agiriak banatu.