Giro ederrean joan dira inauteriak aurten ere

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 8a

TTIPI TTAPA

Ez da erraza lau eguneko inauteri giroa hiru argazki eta lerrotan laburbiltzea. Larunbat arratseko jende oldearen ondotik, igande arratsean Zakozarrek ohiko ibilbidea egin zuten. Urtetan zakozar izan eta aurten ateri ezin izan dutenak gogoratu zituzten. Fraindarrek ere bere ibilbideak osatu zituzten astelehen eta asteartean. Karrozen desfilean, azken urteetan baino guttixeago atera ziren. Jendetsuena, ikastolak plazaratu zuen Goazen hondartzara izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun