Erretiratuen urteko batzarra

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 8a

San Fermin erretiratuen elkarteak urteroko batzarra eginen du otsailaren 23an, larunbatarekin, arratsaldeko 6etan. Hamaseigarren batzar honetan, iazko akta irakurri eta, hala erabakitzen bada, onartu ondotik, joan den urteko kontuak eta aurtengo aurrekontua eta egutegia ikusiko dituzte. Ondotik, eskaera eta galderen txanda izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun