XVII. La Miguel Indurain nazioarteko martxa zikloturista uztailaren 27an eginen da aurtengoan. Club Ciclista Beratarrak lehengo urteko bi ibilbideak mantenduko ditu: 113 kilometrokoa bat eta 186koa bestea. Izena emateko epea oraindik ez dute ireki baina aurreko urtean bezala postaz edo Internet bidez egiteko aukera izanen da. Bezperan irekitzen den bulegoa ere zabalik izanen da.