Ricardo Baroja Guraso Elkarteak eta Kultur Batzordeak gaztetxoentzako artisautza eta eskulan lantegia antolatu dute. 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua dago eta ikastaroan aurpegi margoketa, ile apainketa, bitxigintza, hondarrezko artelanak eta globoflexia lantzeko aukera izanen dute. Ikastaroa otsailaren 23an izanen da, larunbatan, Ricardo Baroja ikastetxean 10:00etatik 13:00etara. Izena eman nahi dutenek otsailaren 15a baino lehen Ricardo Barojara joan edo deitu beharko dute.