Otsail bukaeran Patxi Vila berriz lanean

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 8a

Atsedena hartu ondoren, Patxi Vila denboraldi berriari hasiera emateko prestatzen ari da. 2008ko egutegia nahiko finkatua dauka eta datorren otsailaren 26an, Valentziako itzuliarekin ofizialki hasiera emanen dio. Lehengo urtean Paris-Nizako etapa batean garaipena lortu eta sailkapen nagusian bigarren postua lortu ondoren ezagunagoa egin bazen ere, aurtengoan ez du lasterketa honetan parte hartuko. Honen ordez, Tirreno-Adriatikoa eginen du, baita Nazioarteko Criteriuma lehen aldiz probatu ere. Italiako Giroa prestatzeko, Euskal Herriko Itzulia, Flecha Wallona eta Lieja-Bastogne-Lieja egingo ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun