Otsailaren 24an eginen da Salgai-hondarren lehendabiziko feria

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 8a

Merkatariek stockeko artikuluak prezio onean eskainiko dituzte

Berako Udala, Nafarroako Rural Kutxa eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Larun-Haizpe merkatarien, ostalarien eta zerbitzu enpresen elkarteko kideek I. Salgai-hondarren feria antolatu dute. Otsailaren 24an, igandea, eginen da eta herriko dendariek stockean dituzten artikuluak prezio ezin hobean salgai jarriko dituzte. Goizeko 10etatik 20:00etara kiroldegian zabalik izanen da eta hauek dira parte hartuko duten komertzioak: Agara kirolak, Arturo arropa-mertzeria, Edurne umeen arropa denda, Igone paperdenda, Kalotxa zapatadenda, Artieda lentzeria, Bera informatika, Zela kirolak, Elkar liburudenda, Martzutzak arropa eta bitxidenda, Goya arropa,mertzeria eta ohekoen denda eta Expert Bortziriak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun