Zuhaitz landatzeko auzolana deitu du Lesakako udalak igande goizean

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 8a

Frain aldean bertako mila zuhaitz landatuko dira

Lesakako Udalak, alkateak sinatutako bando baten bidez, auzolanerako deialdia egin du igande honetarako, otsailaren 10erako. Hain zuzen, Herriko Etxeak mila arbola landatu behar ditu Frain alderdian, auzolanean. Bertako landareak izanen dira landatu beharrekoak, Urdaibai Fundazioak eman dituenak.

Beraz, Lesakako udalak, deia egin die nahi duten herritarrei, igande honetan, goizeko 9etan, Lesakako plazara agertzeko, hortik joanen baitira gero landaketa egitera. Bandoan jakinarazten denez, ez da erremintarik eraman beharko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun