Bortz lagunek eman dute Herriko Etxeko langile izateko izena

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 31

Urtarrilaren 18an bukatu zen Udalak zerbitzu anitzetako langilea bilatzeko deialdian izena emateko epea eta bortz lagunek eman zuten izena. Hortik abiatuta, aste honetan langilea aukeratzeko azterketak egiten ari dira eta heldu den asteetan jakinen dugu zein izanen den hautatua.

Langilearen eginkizunen artean, ur biltegien, kloratzaileen eta hornidura eta sanemendu sareen mantentze lanak daude, baita kontadoreen irakurketa egitea ere. Horrez gain, herriko argiteriaren, hilerriaren, bide eta mendien edo herriko bertze zerbitzuen zaintza lanak egin beharko ditu. Udalaren agiri eta bandoen berri emateaz ere bera arduratuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun