Udal kiroldegia kudeatuko duen Urdi S.L. enpresak, igerileku estalian lanean aritzeko deialdia egin du. Urtarrilaren 31 arteko epea izanen da kurrikulumak Herriko Etxean edo Berako kiroldegian uzteko. Harrera, mantenimendua, garbitasuna, sorosle eta fitness-wellnes lanpostuak beteko dira.