Orain dela urtebete Taillon mendian zendutako Xabier Zubieta Zubi, Luis Mari Pikabea Loro eta Xabier Saralegi gogoan omenaldia egin zuten Santa Barbarako kaxkoan urtarrilaren 12an. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, senitarteko, lagun eta herritar andana hurbildu zen, eta loreak, bertsoak eta aurreskua eskaini zizkieten. Lehendik jarritako oroitarriari plaka paratu zion Agerra Mendi Taldeak eta arratsaldean Bikotekako Mendi lasterketa kronometratua egin zen, nahiz eta ez puntuagarria izan.