Argazki lehiaketa

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 31

www.berakoudala.net webguneak inauterietako argazki lehiaketa martxan jarri du. Edozeinek parte har dezake eta nahi hainbertze argazki bidali. Aurtengo inauterietakoak izan beharko dute eta otsailaren 8a baino lehen aurkeztu behar dira. Sarituak MP4 bat jasoko du eta parte hartzaileen artean liburu eta disko sorta bat zozketatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun