Herriaren izen ofiziala errespetatzeko eskatu du Udalak

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 31

Ofizialki Bera da, eta ez Vera de Bidasoa

Bera, eta ez Vera de Bidasoa. Udalak azken batzarrean herriaren izena ofizialki eta leku guztietan Bera dela, eta ez Vera de Bidasoa, garbi gelditzea eta hori lortzeko tramiteak hastea erabaki zuen. EAko zinegotziak ez ezik, gainerako bederatziak Euskara Batzordeak egindako proposamenaren alde azaldu ziren. Udalak tramite hauek lehendik ere eginak ditu baina inoiz ez dute behin betirako moldatzea lortu. 1979an Euskaltzaindiak garbi utzi zuen historikoki Bera dela herriaren izena eta ez Vera de Bidasoa. Nafarroako Gobernuari jakinarazi zion eta orain bide bera segituko du Udalak. Beraz, herriaren izendapena aldatzeko eta ofizialki Bera izateko tramiteak hasiko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun