Berako Gure Txokoa dantza taldeak Euskal dantzen ikastaroan hasteko deialdia egin du

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 24a

Larunbat eguerdian bilduko dira Iamotenean

Berako Gure Txokoa dantza taldeak Euskal dantzen ikastaroan hasteko deialdia egin du. Larunbat honetan, urtarrilaren 26an, eguerdiko 12etatik 1etara Iamotenean euskal dantzen matrikulazioa eginen dute, aurten 6 urte bete behar dituztenetik aitzinera. Dantza taldetik jakinarazi dutenez, larunbatean agertzerik ez duenak ordu horretan Gure Txokoa Elkarteko telefonora deitzen ahal du, 948 630314 zenbakira.

Mus txapelketa azkarra otsailaren 2an

Bertze aldetik, Gure Txokoa elkarteak mus txapelketa azkarra ere antolatu du otsailaren 2an, larunbatean, Iamotenean. Txapelketa hau irekia izanen da, beraz nahi duen guziak har dezake parte, elkarteko kide izan edo ez izan.

Txapelketa arratsaldeko 16:00etan hasiko da, baina izen ematea arratsaldeko 15:00etatik aitzinera egiten ahal da, Iamoteneako ostatuan eta bikote bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu.

400 euro eta txapela irabazleentzat

Sariei dagokienez, irabazleek 400 euro eta txapela eramanen dituzte, azpitxapeldunek Hirurak Bat landa etxeen elkarteak eskainitako lau pertsonentzako asteburua, hirugarrenek bi afari Zubiondon eta laugarrenek bi afari Zalainen. Horretaz gain, finalaren aintzinetik, bertan dauden partehartzaileen artean Martikoren lote bat zozketatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun