Lesakako udal igerilekuan lanean aritzeko deialdia egin da

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 22a

Kurrikulumak aurkezteko epea urtarrilaren 31n itxiko da

Lesakako udal kiroldegia kudeatuko duen Urdi S.L. enpresak, Lesakako igerileku estalian lanean aritzeko deialdia egin du eta interesatuek urtarrilaren 31 arteko epea izanen dute beraien kurrikulumak bidaltzeko. Zehazki, harreran, mantenimenduan, garbitasunean, sorosle lanetan eta fitness-wellnes lanpostu teknikoak eskaintzen dira. Lanpostu guzietarako nahitaezkoa izanen da euskara jakitea eta gainera, sorosle bezala aritzeko eta bertze postu teknikoetarako beharrezkoa izanen da titulua. Modu berean, kontuan hartuko dira eskainitako postuetarako antzeko tituluak edukitzea, frantsesa edo ingeleraren ezagutzak, informatika ezagutza, antzeko postuetan esperientzia izatea edo bertze tituluak.

Interesatuek kurrikuluma bidali behar dute hilabetea akautu baino lehen erreferentzi honekin: Lesakako igerileku estalirako lan eskeintza Toki-Ona kiroldegia Julio Caro Baroja 2 31780 BERA.

Lesakako udaletxeko bulegoetan ere uzten ahal da kurrikuluma edo posta elektroniko bidez, bera@urdisl.com helbidera bidaltzen ahal da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun