“Iñaki Dieguez Trio”ren emanaldia izanen da Lesakako Udaletxean

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 21a

Astelehenean, urtarrilaren 21ean, 18:30etan

Lesakako Musika eskolak antolatuta, Iñaki Dieguez Trioren emanaldia izanen da astelehen honetan, urtarrilaren 21ean, 18:30ean. Irunen 1973an sortu zen Iñaki Dieguez akordeoilariarekin batera, Ritxi Salaberria kontrabakoa eta Igor Telletxea bateria ariko dira kontzertu honetan.

Iñaki Dieguezek hainbat sari eskuratuak ditu: Gipuzkoako Jaialdiko Lehendabiziko Saria; Arrasateko Nazioarteko Txapelketan Hirugarren Postua; Sevillan, Antzezle Gazteen Lehendabiziko Saria.; Munsterrreko Munduko Kopako Hirugarren Saria. Espaniako Irrati Nazioanala, Euskal Telebista, Canal Plus, France 1, France 3, Tv5, Antenne 2…komunikabide desberdinetarako diska grabaketak eginak ditu eta eskusoinu klasikoko 3 CDn ekoizlea da: “Iñaki Diéguez” 1996, “Collage” 1998 (Irungo Orkestra Sinfonikoarekin) eta “Historias P. Busseil” 2000 (A. L. Castaño, R. Ruiz, S. Parada, E. Algorakin)

Eskusoinu-jazz kontzertua

Diska auniztan parte hartu eta artista famatuen diskak ere ekoiztu ditu, 2006. Euskadin gehien saldutarikoa izan zen “Pantxoa eta Peio-Lurra eta Maitasuna” diska adibidez. Kontzertua Gaur egun eskusoinua hainbat aukeratara zabalduriko tresna dela ez dago dudarik. Proiektu honen helburua gure lurraldean aztertu ez den tartea betetzea da, jazz eskusoinua. Jazz errex eta entzungai batetik, bai gazteak, bai musika ikasleak, bai musikazaleak orokorrean jazz munduan sartzeko atea irekita uzten duen estilo desberdinen laburpen bat bezala planteatzen da. Tangoa, boleroa, fandangoak, ezpatadantzak, Ariñ-Ariña…edozeinek uler dezaken jazz klasiko eta hizkuntz ulergarri baten ikuspegitik tratatzen dira. Pizzola, Richard Galianoren doinuak Pepe Andoain, Pepito Yanci edo euskal folkloretik ateratako gaiekin elkartzen dira, honela, entzulego zabalarendak kontzertu bat osatuz. Diska honen aurkezpenaren ondotik, hirukote honek Galiza, Asturias, Euskadi, Valladolid, Salamanca…aldean kontzertu desberdinetan parte hartu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun